Eguneraketa : 24 apirila 2023

Cookieen kudeaketa politika

Argibide orrialde honen bidez Erabiltzaileari Webgunea bisitatzen duelarik sortu Cookieen funtzionamenduaren berri ematen zaio. Erabiltzaileak dauden Cookieak kentzeko edo Cookie berrien grabaketa mugatzeko balia ditzakeen kontrola moldeez xehetasunak ere atzemanen dituzu.

Euskal Hirigune Elkargoak gai horiei arta berezia eskaintzen die eta internautek beren hautuak egiteko dituzten aukerak etengabe hobetzeko desmartxan sartua da.

Euskal Hirigune Elkargoak du cpourvous.communaute-paysbasque.fr webgunea plantan ezarri eta egoitza helbide honetan du:

Foch etorbidea, 15
64185 BAIONA CEDEX
DEFINIZIOAK

Politika honen sinplifikatzeko eta ulertzeko, termino hauek honela definitu dira:

  • “Cookiea(k)”: Erabiltzaileen Ekipamenduetan ezarri edota irakurri arakatzaile guziak dira, “Zer da Cookie bat?” ondoko atalean definitu bezala.
  • “Ekipamendua”: webguneak argitaratuak diren mota orotako terminalak dira, bereziki ordenagailuak, tabletak, smartphoneak.
  • “Webgunea”: Euskal Hirigune Elkargoaren webgunea da.
  • “Erabiltzailea(k)’: Webgunean sartzen den edota webgunearen partaidetza-guneetan parte hartzen duen pertsona oro da.

ZER DA COOKIE BAT?

"Cookieak” webgune batean sartzean ezartzen edota irakurtzen diren arakatzaile guziak dira (pixel tag, bugs, web storage, etab.).

Webguneak edo bisitatu webgunean dagoen beste script batek hala eskaturik nabigatzaileak Erabiltzailearen Ekipamenduko memoria iraunkorrean (adibidez, disko gogorrean) ezarri argibidea da. Cookiea ezartzea eskatu duen zerbitzariak baizik ez du ezarri informazioa berantago berriz ikusten ahalko, nabigatzailearen bidez.

Cookie batek datu bat baino gehiago ditu:

  • ezarri duen zerbitzariaren izena;
  • izen/balio pare bat, datu pertsonalak dauzkanak edo ez (adib.: “hizkuntza” = “euskara” edo "ID bakarra” = “123654”);
  • behar balitz, Cookieen epemuga.

Batzuetan argibide horiek Ekipamenduan bilduak dira, testu-fitxategi batean. Fitxategi horretara sartzen da nabigatzailea argibideak irakurtzeko edo ikusi orrialdearen zerbitzariari argibideak transmititzeko eta grabatzeko.

Coookie bat ez da nehola ere ez spyware bat edo birus bat.

Cookie horiek Euskal Elkargoaren Cookieak izan daitezke edo beste sozietate batzuen Cookieak, Euskal Elkargoak bere orrialdeetan haien kode zatiak (script edo garapen kit batzuk) integratzen baititu.

ZER DIRA WEBGUNEAN DAUDEN COOKIEEN XEDEAK?

Euskal Elkargoaren Webgunean nabigatzean ezarri cookieen helburuak dira:

  • Webgunearen funtzionamendua bermatzea
  • Erabiltzaileak eman datuen grabatzea bere esperientziaren pertsonalizatzeko
  • Erabilera-estatistika ahal bezain fidagarriak biltzea
  • Edukiak partekatzea beste zerbitzu batzuetara

ZEIN DIRA WEBGUNEAN DAUDEN COOKIEAK?

Webgunearen funtzionamendurako beharrezkoak diren cookieak

Cookie horiek webguneen funtzionamendurako beharrezkoak dira, bereziki haien emaitzak optimizatzeko eta nabigazioa arintzeko. Cookie horiek ez dute datu pertsonalik sartzen.

Entzuleriaren eta erabiltzailearen esperientzia neurtzeko cookieak

Cookie horiek Webgunearen eta bertako atalen eta haietarik bakoitzean proposatu zerbitzuen erabileraren bolumetria eta ibiltzea neurtzeko dira. Haiei esker, Euskal Elkargoak bere webgunearen funtzionamendua eta ergonomia hobe dezake.

Erabili tresnak konfiguratuak dira Euskal Elkargoak bisita edo klik kopuruak baizik ikus ez ditzan, pertsonei buruzko argibiderik batere gabe.

Sare sozialek proposatu cookie arakatzaileak

Webguneak aplikazio botoiak proposatzen ditu Webguneko zenbait eduki partekatzeko sare sozialen bidez.

Aplikazio-botoi horiek Cookieak badituzte internauten nabigazioa segitzeko.

Adibidez, sare sozialetako “partekatu” botoia.

Erabiltzaileak aplikazio-botoi horietako batean klik egiten duelarik sare sozialeko orrialdea agertzen da.

Bizkitartean, Erabiltzaileak ez baldin badu webguneetan dauden aplikazio-botoietan klik egiten ere, aplikazio-botoi horiek eskura ezarri dituzten sare sozialek webguneetako konexio eta nabigazio datuak identifika ditzakete.

Sare sozialek dituzte cookie horiek ezartzen. Beraz, Erabiltzaileak Cookieei buruz egiten dituen hautuak sare sozialetan ere egin behar ditu. Horretarako, Euskal Elkargoak Erabiltzaileei galdegiten die sare sozialetara jotzea datu pertsonalak babesteko eta cookieak tratatzeko duten politikari so egiteko.

COOKIEEN KUDEAKETA: NOLA EGIN COOKIEAK ONARTZEKO EDO ERREFUSATZEKO?

Erabiltzaileak, noiznahi, Cookieen ezartzeko hautuak alda ditzake “Ene cookieak aldatu” botoiaren bidez, Webgunearen orrialde beherean edo bere Internet nabigatzailearen ezarpenen bidez.

Erabiltzaileak Cookie guzien edo parte baten grabaketa onar edo errefusa dezake.

Cookieak ezarri aitzineko onespena

Kontsideratzen da Erabiltzaileak baimena eman duela Cookien grabaketarako bakarrik nabigazio segitu baldin badu Cookien erabilerari buruzko argibideak ematen dituen zerrendako “Dena onartu” botoian klik eginez edo “Pertsonalizatu” botoian klik egin badu, cookien onarpena pertsonalizatu baitu.

Kontrara, nabigazioa segitzen baldin badu Webgunearen elementu batean klik eginez, hala nola irudi batean, titulu batean, botoi batean, etab., edo sartu den beste orrialde batera joanez, orduan kontsideratzen da ez duela onespenik eman. Halaber nabigazioa segitu duelarik arakatzaileen ezarpenak finkatu gabe, Cookieen erabilerari buruzko argibideak ematen dituen zerrendako “Pertsonalizatu” botoian klik egin ondoan.

Onespen horrek hamahiru (13) hilabeterako balio du Ekipamenduan egin lehenbiziko grabaketaren ondotik. Epemuga horren ondotik, Cookieen erabilerarako onarpena berriz galdatuko da.

Cookien errefusatzea

Gorago eman zehaztasunen arabera, ezarpenek alda ditzakete Cookieen erabilera beharrezkoa duten Euskal Elkargoaren pertsonalizazio zerbitzuetara sartzeko baldintzak, Webgunerako sarbidea aldatu gabe. Nabigatzailea konfiguratua baldin bada Cookie guzien errefusatzeko, Erabiltzailea ez da sartzen ahalko hautu pertsonalizatuen memorizazioan bermatu zerbitzuetara.

Nola onar edo errefusa cookieak nabigatzailearen bidez?

Posible da cookieak eskuz konfiguratzea, zuzenki nabigatzailean.  Nabigatzaile bakoitzaren konfigurazioa desberdina da. Laguntza menuan deskribatua da eta Cookieak nola aldatu esplikatzen da. Hona laguntza orrialdeak:

Microsoft Internet Explorer: https://support.microsoft.com/fr-fr/help/17442/windows-internet-explorer-delete-manage-cookies 

Apple Safari: support.apple.com/fr-fr/HT201265 ou https://support.apple.com/fr-fr/guide/safari/sfri11471/mac 

Google Chrome: https://support.google.com/chrome/answer/95647?hl=fr&hlrm=en 

Firefox: https://support.mozilla.org/fr/kb/activer-desactiver-Cookies 

ZER ESKUBIDE DUZU?

Cookietatik eta beste arakatzaileetatik datozen argibideak ikusteko, zuzentzeko, eragozteko, kentzeko eta mugatzeko eskubidea duzu.

Eskubide horiek noiznahi balia ditzakezu e-mezu bat igorriz rgpd@communaute-paysbasque.fr helbidera edo gutun bat helbide honetara:

Euskal Hirigune Elkargoa - Datu Pertsonalen Zaintzarako ordezkaria
Foch etorbidea, 15 CS 88 507
64 185 BAIONA CEDEX

Galdatu ondoan, iduritzen bazaizu zure “Informatika eta Askatasun” eskubideak ez direla errespetatuak, erreklamazio bat egin dezakezu CNIL Frantziako kontrola aginteari:

Informatikaren eta Askatasunen Batzorde Nazionala (CNIL)

3 Place de Fontenoy - TSA 80715
75334 PARIS CEDEX 07