Eguneraketa : 18 apirila 2023
Pribatutasun-politika
TRATAMENDU ARDURADUNAREN IZEN-HELBIDEAK
Euskal Hirigune Elkargoak du webgunea (https://cpourvous.communaute-paysbasque.fr) (ondotik “Webgunea” deituko dena) plantan ezarri, eta egoitza helbide honetan du: Maréchal Foch etorbidea, 15 - 64185 Baiona Cedex.
Euskal Hirigune Elkargoak, tratamendu arduradun gisa, webgune honen bidez zuri buruz biltzen dituen datu pertsonalak tratatzen ditu (oraindik goiti, “Datuak”).
Euskal Hirigune Elkargoak egiten duen zure Datuen bilketari eta tratamenduari buruzko galderarik baldin baduzu, jar zaitez harremanetan datuen babesaz arduratzen den gure ordezkariarekin, e-postaz: rgpd@communaute-paysbasque.fr
ZER DATU TRATATZEN DIRA?
Webgunearen erabileraren karietara, Euskal Hirigune Elkargoak Webgunearen erabiltzaile gisa dagozkizun datu zenbait biltzen eta tratatzen ditu, bereziki:
Webgunean zabiltzalarik: kasu horretan zure argibide teknikoak eta nabigazioari buruzkoak bil ditzakegu, hala nola zure tresnaren IP helbidea, zure tresnatik irakurri dituzun orrialdeak eta zure tresna gure webgunean sartu den tenorea. Argibide gehiagoren ukaiteko, ikus gure Cookieen kudeaketa-politika;
gurekin harremanetan jar zaitez galderak egiteko edo ohar edo iradokizun bat egiteko, edo zure DBAN eskubideak baliatzeko gure Webguneko harreman inprimakien bidez: kasu horretan, zure harremanetarako datuak bilduko ditugu eta zure galdearen tratatzeko nahitara ematen dizkiguzun argibide guziak ere.
Ainguratzeko lotura: Zer helbururekin tratatzen ditugu zure Datuak?
ZER HELBURUREKIN TRATATZEN DITUGU ZURE DATUAK?
Zuri buruz biltzen eta tratatzen ditugun datuei esker:
Webguneko harreman inprimakien bidez egiten dituzun argibide-galdeei eta DBAN eskubideak betetzeko galdeei erantzun diezaiekegu.
Gure webgunea hobetu dezakegu eta goi mailako edukia aurkeztu;
Webgunearen funtzionamendu ona eta segurtasuna berma dezakegu.