Eguneraketa : 18 apirila 2023
Helgarritasuna: ez egokitua
EUSKAL HIRIGUNE ELKARGOAREN ENGAIAMENDUAK
2005eko otsailaren 11ko Aukera Berdintasunari buruzko legearen 47. artikuluaren arabera, lineako komunikazioko zerbitzu publikoak denen eskura egon behar dira.
Euskal Hirigune Elkargoa engaiatzen da bere webguneak helgarri egiten 2005eko otsailaren 11ko 2005-102. legearen 47. artikuluaren arabera.
Bere zerbitzu guziek eskakizun hori bete dezaten, Euskal Elkargoak helgarritasun numerikorako erreferente bat izendatu du eta bere langileak helgarritasunari sentsibilizatzen eta formatzen ditu.
2019ko uztailaren 24ko 2019-768. dekretuaren arabera, Euskal Elkargoak bere bide orria finkatu du bere zerbitzuen helgarritasuna hobetzeko, zenbait urtetarako helgarritasun numerikoaren eskemaren eta urteko ekintza planen bidez. Dokumentu horiek bere webgunean argitaratuak dira.
HELGARRITASUN ADIERAZPENA
Helgarritasun Adierazpena egiteko behar da ikuskatze bat egin Helgarritasuna Hobetzeko Erreferentzial Orokorraren (HEEO) araberakoa dela bermatzeko. Ikuskatze horrek Webgunearen orrialdeak xeheki ikuskatzen ditu HEEOren 106 irizpideen arabera.
https://cpourvous.communauute-paysbasque.fr webgunea ikuskatze fasean dago.
Emaitzen beha egonik, webgune hau HEEOri jarraikiz garatu arren, baliteke erabiltzaileek helgarritasun arazoak ukaitea.
HELGARRITASUN ARAZO BAT GERTATURIK GUREKIN HARREMANETAN JAR
Euskal Elkargoak galdegiten die zailtasunak kausituko lituzketen pertsonei helbide elektroniko honetara idaztea: accessibilitecommunaute-paysbasquefr aterabide bat eskaintzeko gisan (aukera helgarria, argibideak eta edukia beste molde batean emanen dira).
ERREKURTSOAK
Webgunearen eduki edo funtzionalitate baterako sartzea trabatzen dizun helgarritasun akats bat kausitzen bazenu, eta seinalatzen baldin bazenigu erantzunik ukan gabe, Eskubideen Defendatzaileari dolamenak igor diezazkiokezu edo errekurtsoa galdatu.
Horretarako hainbat molde baduzu eskura:
harremanetarako inprimakia:
zure eskualdeko ordezkariaren edo ordezkarien zerrenda, haiekin harremanetan zuzenki sartzeko argibideekin;
telefono zenbaki bat: 09 69 39 00 00 ;
posta helbide bat: (gutuna dohainik, tinbrerik gabe): Le Défenseur des droits - Libre réponse 71120 - 75342 Paris CEDEX 07.