Eguneraketa : 26 ekaina 2023
Enpresen berrikuntza sostengatu
Euskal Hirigune Elkargoa lanean ari da enpresei laguntzeko etorkizun ederra duten sektoreetan enplegu iraunkorrak sortzen.
Berrikuntza sostengatzeko, Euskal Hirigune Elkargoak erabaki du bere ekintza zortzi arlo estrategikotara hedatzea. Arlo horiek guztiek lanpostu kualifikatuak eta behar bezala ordainduak dituzte. Horiek dira, besteak beste: numerikoa, eraikuntza iraunkorra, osasuna eta abar. Inbertsioak zehazki bideratzean, tokiko sailei, jadaneko dinamikoak diren horiei, aukera ematen die haien garapena zalutzeko. Horretarako, duela 15 urte baino gehiagotik segura dela frogatu den eredu batean oinarritzen da: teknopoloak. Izan ere, leku horietan, enpresak, ikertzaileak eta unibertsitateak zuzenean elkarrekin ari dira lanean. Erakargarritasun-gune horietatik haratago, hurbileko ekipamendu-sare bat ere garatzen du, hala nola FabLab-ak, enpresa-inkubagailuak edo sormen-lekuak, leku guztietan esperimentazioak eta sinergiak sustatzeko. Aipatzekoa da Itsasun egoitza duen Habia elkargoko mintegiaren adibidea, Ipar Euskal Herri barnealdeko proiektu-eramaileak laguntzen dituena.
Baina garapen ekonomikoa ingurumena babesteko premiazko beharrarekin baino ezin da bateratu. Hala, Euskal Hirigune Elkargoak bere finantziazio-baliabideen multzoa zuzentzen die ingurumen-betebeharra kontuan hartzen duten eragileei, haien garapenerako ezinbesteko baldintza gisa. Hori da, hain zuzen ere, erresilientzia- eta errendimendu-kontratu berriaren kasua, lurraldeko enpresa eta industrialariek deskarbonazio-proiektuetan laguntzen dituena, edo enpresa-higiezinen araudiaren kasua, ingurumen-irizpideak ezartzen dizkiena hautagaiei dirulaguntza baten onuradun izateko.
350
Hau da Euskal Hirigune Elkargoak sostengatzen dituen startup-en kopurua. Laguntza horri esker, 500 enplegu baino gehiago sortu dira Ipar Euskal Herrian.
Bazenekien?
Euskal Hirigune Elkargoak berrikuntza ekologikorako proiektu deialdia egin zuen 2021ean, ekodiseinatutako produktuak sortzen laguntzeko.