Eguneraketa : 17 apirila 2023

Airearen kalitatea hobetu

Euskal Hirigune Elkargoa lanean ari da airearen kalitatearen alde joan-etorri molde garbiagoak garatuz.

Mugikortasunen Sindikatuarekin, Euskal Hirigune Elkargoak plan handia badu airearen kalitatea hobetzeko autoari alternatibak proposatuz.

Egun, 10 joan-etorrietarik 8 autoz egiten dira Ipar Euskal Herrian. Biztanleak haien usaien aldatzera sustatzeko, Euskal Hirigune Elkargoak beste aukerak garatzen ditu. Lehenik bizikletaren erabilpena indartu nahi du bizikleta bideak bikoiztuz 5 urteko epe batean. Garraio molde guzien arteko konexioa ere hobetzen du lurraldean joan-etorrien errazteko. Aipa daiteke Baiona eta Hendaiako geltoki berrien adibidea, baita ere Haltsuko eta Arrosako tren geldilekuena, orain bizikleta bideei, garraio publikoei eta hiri inguruko aparkalekuei sarbide zuzenagoa eskaintzen baitute.

Denbora berean, Euskal Hirigune Elkargoak garraio garbiagoen eskaintza indartzen du. Pixkanaka TXIKTXAK sareko flota berritzen du 2035erako % 100 elektrikoa izan dadin. Eta hiri barneetako ekai kutsagarrien kontzentrazioa murrizteko, aterabide ekologikoagoak sostengatzen ditu. Adibidez, berriki Donibane Lohizunen kartoi bilketa egin dute bizikletaz. Euskal Hirigune Elkargoak landareztatze proiektuak ere abiatu ditu Tram’Busaren edo hiri inguruko aparkalekuetako antolaketa-obren karietara.

Ba ote zenekien?

Ipar Euskal Herrian badira airearen kalitatearen jarraipena egiteko 3 estazio: Biarritzen, Angelun eta Baionan.

100%

TXIKTXAK sareko autobusen % 100 elektrikoak izanen dira 2035ean.