Eguneraketa : 26 ekaina 2023
Bizileku eta eraikin publikoen berritze energetikoa lagundu
Euskal Hirigune Elkargoa lanean ari da eraikinen energia kontsumoaren ttipitzeko eta eraikuntza molde iraunkorragoak garatzeko.
Lurraldeak energia kontsumoak azkarki murritz ditzan, Euskal Hirigune Elkargoa soiltasunean eta eraginkortasunean bermatzen da.
Eraikinen kontsumoa nahi du lehenik murriztu. Bizilekuen hobetzeko programaren bidez, 2018az geroztik jabeak eta arrandan emaileak laguntzen ditu etxeen isolamendua egiteko. Dispositiboa 2023an azkartuko da Bizilekuaren eta Energiaren Etxearen eta leihatila bakarraren sortzearekin desmartxa guziak errazteko. Ondare publikoaren berritze energetikorako plan anbiziotsua ere badu. Frantzia mailako lehen hirigune elkargoa da Elena baliabidea ukaitea. Europako Inbertsio Bankuaren finantzamendu horri esker 45 M € ezartzen ahalko dira berritzeko obretarako 70 leku publikotan baino gehiagotan (bizitegi sozialak, haurtzaindegiak, eskolak, kirol ekipamenduak, herriko etxeak, erabilera anitzeko gelak).
Beraz, eraikinen karbono aztarna mugatzeko, Euskal Hirigune Elkargoak eraikuntza molde garbiagoak sustatzen ditu. Eraikuntza iraunkorrean ari diren Arkinova teknopoloaren eta Nobatek ikerketa zentroaren bidez, aterabide berritzaileak garatzen ditu sail guzietarako. Adibidez, aipa daitezke Constructerr ikerketa proiektua, lur gordinarekin lan egiten duena, edo Ezpeletako Mamurrak haurtzaindegiaren lastozko isolamendua, euskal enpresa batek egina.
1500
2018az geroztik Euskal Elkargoaren sostenguarekin zaharberritu diren bizitegien kopurua da.
Ba ote zenekien?
Bizitegien saila da Ipar Euskal Herriko energia kontsumitzaile handiena. Hots, lurraldeko kontsumoaren % 40.