Eguneraketa : 17 azaroa 2023
Bizilekuaren eskuragarri izatea erraztu
Euskal Hirigune Elkargoak Ipar Euskal Herriko biztanleak urte osoan arrazoizko prezioan Ipar Euskal Herrian bizi daitezen ahalbidetzeko lan egiten du.
Tokiko Bizitegi-Programaren (TBP) bidez, Euskal Hirigune Elkargoak Ipar Euskal Herrian bizitzeko eskubidearen aldeko politika deliberatua garatzen du.
Tentsioan diren eremuetan bi neurri handi progresiboki hedatzen ari dira. Lehena iraupen laburreko alokairuak hunkitzen ditu. Turismo mublatuen hedapenari buru egiteko, konpentsazio izena hartzen duen arau batek haien ondasuna alokatu nahi duten etxejabeak herri berean urte osorako azalera bereko beste etxebizitza bat alokairuan eskaintzera behartzen ditu. Lege hertsagarri honek erabilpen aldaketa eskaerak (etxebizitza klasikoa alokairu komertzialean aldatzea) abantzu hutsera apalarazi ditu. Bigarren neurriak alokairu pribatuen prezioen goratze handia geldiaraztea du helburu. Gisa horretan, 2025etik aitzina, Ipar Euskal Herriko 24 herrik alokairuen prezioak arautzen ahalko dituzte, gehienezko muga bat finkatuz.
Arauzko tresna horiei politika publiko anbiziotsuak gehitu behar zaizkie, lurraldean etxebizitzen eskaintza orekatua garatzeko. Lehentasun handia ematen zaie etxebizitza zaharkituen zaharberritzeari eta hiri zentroen biziberritzeari, lurren artifizializazioa eta hiri-hedapena mugatzeko.
Interes Orokorreko Programarekin, Euskal Hirigunea Elkargoak 1.410 familia xume baino gehiago eta 86 etxejabe alokatzaile 40 milioi euroko laguntzarekin etxebizitzak zaharberritzen lagundu zituen 2018 eta 2022 urteen artean. 2024an indartuko den eta etxe guzietara hedatuko den baliabidea da, bizibide mailako baldintzarik gabe. Eraikuntza berrien atalean ere, Euskal Hirigunea Elkargoak engaiamendu azkar bat hartu du Ipar Euskal Herrian eraikiko diren 2 etxebizitzatik 1 etxebizitza sozialera bideratuz. Orotara, 2022an alokairu sozialeko 570 etxebizitza baino gehiago finantzatu zituen, 7 milioi euro inguruko kostuarekin, eta Elkartasuneko Alokairu Erreal (espekulazioaren aurkako jabetza eskuratzeko sistema soziala) gisa sorturiko 670 etxebizitza mailegu berme forma pean lagundu. Proiektu berri horiek Ipar Euskal Herri osoan gauzatzen dira eta bereziki, bizi eta enplegu eremua berdinamizatzeko gisan, Ipar Euskal Herriaren barnealdean. Azkenik, laguntza baliabide horren hartzaile ez diren klase ertainen beharrei erantzuteko, Euskal Hirigunea Elkargoak sektoreko profesionalek etxebizitzak prezio menperatuan eraiki ditzaten sustatu nahi du.
Ba ote zenekien?
Ipar Euskal Herriko zaharberritze energetikorako plataformak 3.500 familia aholkatu zituen 2022an, hots, 2021 urtearekiko %36ko emendatzea. 2024 urteak urrunago joatea ahalbidetuko du, eremu horretako laguntza guzietarako tresna bakarra den Etxebizitzaren eta Energiaren Etxea garatuz. Etxebizitzaren eta Energiaren Etxe hori bi gunetan kokatuko da, bat Baionan eta bestea Donapaleun. Biztanleak etxebizitzari dagokion galdera orotan laguntzea ahalbidetuko du eta, berezikiago, zaharberritze energetikorako desmartxetan. Lurralde eremu guzietan permanentziak bermatuko dira, hor ere zinezko giza laguntzarekin.
10.000
2024tik aitzina, familiei zuzenduriko milioi bat euroko zuzeneko diru mailako laguntza baliabide berriari esker, Urtero finantzatuko diren zaharberritzeen kopurua da.