Eguneraketa : 17 azaroa 2023

Eguneroko elkartasunak indartu

Euskal Hirigune Elkargoak prekarioenak laguntzeko eta lurralde osoan hurbileko zerbitzu publikoak atxikitzeko lan egiten du.

2018an onarturiko gizarte kohesiorako proiektuarekin, Euskal Hirigune Elkargoak honako printzipio sinplea oroitarazi du: elkartasuna osoki izan behar da garatzen dituen politika publikoen parte.

Elkartasun hori zailtasun egoeran diren populakuntzei bideratua da lehenik. Gizarte Laguntzako Udal Zentroarekin (GEUZ), Euskal Hirigune Elkargoak, apairuen eramatea edo etxeko laguntza lurralde anitzetan bermatuz, isolatuak eta menpekoak diren pertsonak laguntzeko zuzenean esku hartzen du. Gizarte eremuko eragileak ere laguntzen ditu, esperimentazio eta ekintza zehatzak jarduera eremuan sustengatuz. Aipa genitzake, adibidez, Baionako azkorri bankuaren biltegi berriaren eraikuntza, Atherbea elkartearekin etxegabeendako “tiny house”-en (etxe proaktiboak) eraikuntza, Table du Soir elkartearen apairu zerbitzua urte osora hedatzea, Baionako “PAUSA” migratzaileen harrera zentroa, Biarritzeko hotel soziala edota baserrialdeko adinekoen bakartzearekin bukatzen laguntzeko mugaz gaindiko “Bertan” proiektua.

Elkartasuna zerbitzu publikoak errazki eskura izatearekin ere gauzatzen da. Gisa horretan, Euskal Hirigune Elkargoak hogeita hamar ekipamendu baino gehiagoren zuzeneko kudeaketa berriz hartu du. Eguneroko bizi eremu horien artean 9 igerileku, 11 haurtzaindegi, 9 aisialdi harrera gune, 5 gazte harrera gune, 3 mediateka, Lekorneko Baigurako aisialdi gunea edota Amikuzeko kirol anitzeko eskola daude. Euskal Hirigune Elkargoak eraikinak ere antolatzen ditu, lurralde guzian hurbileko zerbitzu publikoen eskuragarritasuna errazteko gisan. Aipa ditzakegu adibidez gisa Bardozeko, Mauleko, Donapaleuko, Atharratzeko eta, laster, Donibane Garaziko France Service-ak, Bidaxuneko sukalde zentrala eta Barkoxeko, Mauleko, Atharratzeko eta, laster, Aiziritzeko Amikuzeko Osasun etxeak.

Azkenik, Euskal Hirigune Elkargoak haren prezio taulen bidez jarduten du. Garraio publikoaren, edateko uraren edo kulturaren arloan prezio solidario eta progresiboak plantan emanak dira. TxikTxakekin urte osoan Ipar Euskal Herri osoan bidaiatzeko harpidetza karta batek, adibidez, 7 €-ko kostua du gutieneko sozialen hartzaile direnentzat.

6.223

2022an herriarteko France Servicetan laguntza eskuratu duten pertsonen kopurua da. France Service etxeek zerbitzu publiko batzuk leku bakar batean biltzen ditu (FaLK, posta, zergak, pôle emploi, etab.), zure desmartxak egin ditzazun.

Ba ote zenekien?

Tokiko bizian emazte eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko Europar Itunaren izenpetzaile, Euskal Hirigune Elkargoak ematzeen bizi publikoko tokia indartzea eta desberdintasunak gutitzea helburu duen “Ipar Euskal Herrian emazte eta gizonen arteko berdintasuna” ekintza Plana aho batez bozkatu du.