Eguneraketa : 06 iraila 2023

Elikadura iraunkorragoa sustatu

Euskal Hirigune Elkargoa lanean ari da zirkuitu laburrak garatzeko eta hobeki jaten laguntzeko.

Lurraldeko Elikadura Proiektuaren bidez, Euskal Hirigune Elkargoak elikadura modelo iraunkorrera buruzko trantsizioa zalutu du tokikoaren eta ongi elikatzeko heziketaren alde eginez.

Laborariak beren ekoizpenak agerian ematen laguntzeko, Euskal Hirigune Elkargoak laguntzen ditu beren produktuak transformatzeko eta zirkuitu laburrean merkaturatzeko.  Hurbil ekoizle-denda aipa daiteke, Urdazuriko bizi eremuko laborariek beren ekoizpenak transformatzeko eta zuzenean saltzeko lekua, edo Izuran kokatua den IPARLAB banaketa plataforma, ostalaritzako profesionalek zuzenki tokiko berrogeita hamar bat hazle eta baratzezaini erosteko leku bakarra. Berrikuntza proiektu deialdien bidez, Euskal Hirigune Elkargoak laborantzako eta hazkurri industriako profesionalak sustatzen ditu beren produktu motak aniztera.

Elikadura iraunkorraren garatzeko, oro har, ttipidanik behar da ongi elikatzen ikasi. Euskal Hirigune Elkargoak herriak laguntzen ditu tokikoa eta biologikoa lehenesten duten sukaldaritza kolektiboko politikak plantan ezartzeko. Bere egituretan berean aplikatzen ditu praktika egokiak, hala nola Bidaxuneko sukalde zentralean (100 000 apairu baino gehiago urtean), berriki “Erakunde biologiko engaiatua” labela errezibitu duena. Eskoletako hezkuntza programak ere sostengatzen ditu, hala nola tokiko elikadura sanoari sentsibilizatzea, Sarde-Sardexka elkarteak animaturik.

 

Irudi kreditua: Eihartzea Zerbitzu Etxea - France Services © Euskal Elkargoa - Fred de Bailliencourt

Ba ote zenekien?

Ipar Euskal Herrian, elikadura erosketen % 60 hipermerkatu eta supermerkatuetan egiten da, eta bakarrik % 1,7 zuzenean ekoizleek saldurik.

690

2019ko irailaz geroztik elikadura iraunkorrari sentsibilizatuak izan diren ikasleen kopurua da.