Eguneraketa : 17 azaroa 2023

Euskararen eta Okzitaniera-gaskoiaren praktika sustatu

Euskal Hirigune Elkargoak euskararen eta okzitaniera-gaskoiaren praktika sustatzeko lan egiten du.

Euskara eta okzitaniera-gaskoia frantsesaren ondoan lurraldeko hizkuntza gisa ofizialki aitortuz, Euskal Hirigune Elkargoa hizkuntza politika anbiziotsuak plantan ezartzera engaiatu da.

Lehenbizi gazteetatik pasatzen den hizkuntzaren suspertzea. Gaur egun, 11.000 ikaslek kurtsoak osoki edo partzialki euskaraz jarraitzen dituzte. Lehen mailako ikasleen %40a da! Joera biziki baikor hori sustengatzeko, Euskal Hirigune Elkargoak haurrei eskolaz kanpoko harrera egiten dieten egiturek eleaniztasuna praktika dezaten sustatzen du. Hala da, adibidez, “Leha” dispositiboaren bidez lagundu eta finantzaturiko haurtzaindegien edo “Euskaraz Josta” labela duten aisialdi zentroen kasuan. 2023an, hogeita hamar antolakunde baino gehiago sartu ziren bi programa horietan.

Beraz, hizkuntzak eremu publikoan ikusgarri izan daitezen eta biziarazteko, Euskal Hirigune Elkargoak herrien ahaleginak sustengatzen ditu. Aitzinamendu Kontratu horien bidez, herriko etxeak zerbitzu elebidunak garatzen laguntzen ditu, itzulpenari, seinaletikari, komunikazio tresnei eta, bereziki, agenteen formakuntzari esker. 80 herriko etxe baliabide horretaz baliatu dira jadanik eta hauetarik 6 euskarari eskainiriko zerbitzu bat sortu dute.

Azkenik, euskara ikastera bultzatzeko, Euskal Hirigune Elkargoak sentsibilizaziorako tresnak biderkatzen ditu, bereziki iritsi berriei zuzenduk direnak. Ipar Euskal Herrian sortu berri diren haurren burasoei ematen zaizkien gaikako hiztegiez eta euskararekiko sentsibilizazio eskaintza zabalez gain, “Vivre le Pays Basque en VO” kanpainarekin helduendako formakuntza eskaintzen promozioa egiten du urtero. “De cap tau monde!” proiektu deialdiarekin okzitaniar-gaskoi kultura eta hizkuntzaren aldeko herrien eta elkarteen tokiko ekimenak sustengatzen ditu ere.

Ba ote zenekien?

Euskal Hirigune Elkargoak, bi urte guziz, “Euskararen Urtaroa” antolatzen du udazkenean, “Euskaraldiarekin” aldizkatuz. Helburua: lurralde osoan herrien eta euskararen eragileen artean antolaturiko ehun ekimen baino gehiagoren bidez (ateraldiak, tailerrak, formakuntzak, eztabaidak, eta.) biztanleak euskararen inguruan biltzea.

[Translate to Basque:]

Kristo Aurreko -2000 urtea

2022an Nafarroan atzemaniko Irulegiko eskuaren ustezko adina, zeinak ongi etorri mezu gisa euskaratik hurbil den hizkuntza batean “Sorioneku” hitza idatzirik duen. Euskara munduko hizkuntzarik zaharrena ote da?