Eguneraketa : 17 azaroa 2023

Gure herrietako bizi kalitatea hobetu

Euskal Hirigune Elkargoak lurraldea iraunkorki antolatzeko eta herri ttipietako aktibitatea dinamizatzeko lan egiten du.

Ipar Euskal Herriaren antolaketa iraunkorra plantan ezartzea Euskal Hirigune Elkargoaren sortzearen oinarrietako bat da. Garapen ekonomikoa eta baliabide naturalen zaintza bateratzeko, elkargoko maila eraginkorrena bezala agertzen da gaur egun.

Progresiboki herrietako hirigintza dokumentuak herriarteko mailan berriz definituak dira, bizi eremuen garapen orekatua ahalbidetzeko gisan. Gisa horretan, Euskal Hirigune Elkargoak Ipar Euskal Herri barnealdeko Amikuzeko, Hego Baxenabarreko eta Xiberoako 3 herriarteko Tokiko Hirigintza Plan (hTHP) sortu ditu. Plan horrek biharko lurraldea marraztuko du, bizilekuak, zerbitzu publikoak, aktibitate ekonomikoak eta laborantza baimenduak izanen dituzten eremuak finkatuz. Kutsadura bisualaren aurka borrokatzeko eremu publikoan publizitate afitxatzea hobe arautzea ahalbidetuko duen herriarteko Tokiko Publizitate Araudi (hTPA) berria ere sortuko du.

Planifikatze estrategiko horrez gain, Euskal Hirigune Elkargoak hirien erdiguneen erakargarritasuna eta bizi kalitatea mantentzea helburu duten herrien ekimenak laguntzen ditu. 4 urtetan herriko etxeei 30 milioi €-ko zuzeneko laguntza ordaindu die jadanik. 2023-2026 agintaldian dohaintza hori bikoiztuko da. Bestalde, “Biharko hiri ttipiak” programaren herri saridunek (Hazparne, Hendaia, Maule-Lextarre, Donibane Garazi eta Donapaleu) partzuer guzien (Estatua, departamenduko kontseilua, etab.) laguntza berezia dute, trantsizio ekologikoa berriz dinamizatzeko eta zalutzeko gisan.

Azkenik, Euskal Hirigune Elkargoak herriko etxe anitzi beste eremu anitzetan ekartzen dien sustengua oroitaraz genezake: gidabaimenen instrukzioa, helbideratzea (etxebizitza bakoitzari helbide identifikagarria ematea), eraikin publikoak eskuragarri ezartzea edota Geobasque atariaren bidezko informazio geografikoen numerizatzea.

Ba ote zenekien?

Baionan, Aturri eskuinaldea berriz kalifikatzeko proiektua abiarazi berri da. Berrantolaketa programa handi horrek gune historiko hori itxuraldatuko du, 21. mendera eramateko. Denendako irekia den elkar aditze bat bidean da.

108

Herriarteko Tokiko Hirigintza Plan baten helburu diren herrien kopurua da. Nahi duen herritar orok Euskal Hirigune Elkargoak Amikuzeko, Hego Baxenabarreko eta Xiberoako lurraldeetan antolaturiko elkar aditzeetan parte har dezake.