Eguneraketa : 26 ekaina 2023

Ipar Euskal Herriko Campusa garatu

Euskal Hirigune Elkargoa lanean ari da lurraldea eskualdeko lehen mailako unibertsitate-gune bihurtzeko eta hemengo gazteak etorkizuneko lanbideetara formatzeko.

Euskal Elkargoak Ipar Euskal Herriko Campusa garatzen du, batxiler diplomadun gazteak ikasketak hemen jarraitzera animatzeko. Proiektua hainbat lekutan garatzen du, bere lurralde osora hedatzeko. Leku bakoitza etorkizun ederra duen sail batean espezializatua da, hala nola eraikuntza iraunkorrean Angelun edo numerikoan Bidarten, eta tokiko sare ekonomikoarekin eta ikerketa-zentroekin funtzionatzen du. « Formakuntza, ikerketa, ekonomia » triptikoa sustatzen du campusak, zeinetan Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateak parte hartzen baitu. Estatuak 8 milioi euro baino gehiago eman dizkio, Ipar Euskal Herrian duen formakuntza-eskaintza zabaltzeko.Euskal Elkargoak Ipar Euskal Herriko Campusa garatzen du, batxiler diplomadun gazteak ikasketak hemen jarraitzera animatzeko. Proiektua hainbat lekutan garatzen du, bere lurralde osora hedatzeko. Leku bakoitza etorkizun ederra duen sail batean espezializatua da, hala nola eraikuntza iraunkorrean Angelun edo numerikoan Bidarten, eta tokiko sare ekonomikoarekin eta ikerketa-zentroekin funtzionatzen du. « Formakuntza, ikerketa, ekonomia » triptikoa sustatzen du campusak, zeinetan Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateak parte hartzen baitu. Estatuak 8 milioi euro baino gehiago eman dizkio, Ipar Euskal Herrian duen formakuntza-eskaintza zabaltzeko.

Finkatu den 10.000 ikasleren helburua betetzeko eta Arroxela edo Poitiers-eko campusen parekoa bihurtzeko, Euskal Hirigune Elkargoak asko inbertitzen du bere unibertsitate-azpiegituretan. Horren adibide da Angeluko ISALAB eraikin berria. Horri esker, ISA BTP-ek –Eraikuntzaren eta Herri Lanen Akitaniako Goi Institutuak– gaur egun dagoena baino laurden bat herri lanetako ingeniari gehiago formatuko ditu. Gazteen beharrei erantzun zehatzak bilatzen ere saiatzen da, proiektuak gazteekin batera eraikiz. Etxebizitza eskuratzeko arazo nagusiari dagokionez ere, Euskal Elkargoa lanean ari da: 2023ko martxoaz geroztik, araudi berri baten helburua da iraupen laburreko alokairuen garapena geldiaraztea, ikasleen urteko etxebizitzen faboretan.

10 000

Hau da Ipar Euskal Herrian 2025erako lortu nahi den ikasle kopurua; hots, gaur egun dagoena baino laurden bat gehiago. Eskualdeko ingeniarien bigarren formakuntza-gunea ere izan nahi du.

Bazenekien?

Euskal Hirigune Elkargoak urtero babesten ditu giza-, gizarte-, kultura- edo kirol-arloetako ikasleen ekimenak.