Eguneraketa : 26 ekaina 2023

Mugaz gaindiko trukadak eta partaidetzak indartzea

Euskal Hirigune Elkargoa lanean ari da mugaz gaindiko lankidetza indartzeko eta finantzamendu berriak bilatzeko, lurraldean proiektu berritzaileak akuilatzeko.

Eraginkortasunez gauza daitezen, Euskal Hirigune Elkargoak zuzendutako politika askok eskatzen dute bere administrazio-perimetroaren esparru hertsia gainditzea. Ekimenek, bereziki Euskadiko eta Nafarroako lurraldeekin partekatutakoek, atal estrategiko asko barne hartzen dituzte, hala nola mendia, itsasbazterra, mugikortasuna, kultura, ura eta ekonomia. Mugaz gaindiko lankidetzak garatzeko Europako POCTEFA programaren laguntzarekin, proiektu zehatzak burutu ahal izan dira, hala nola, Hendaian TOPOA hartzen duen mugaz gaindiko tren geltokiaren berrantolaketa, adineko jendeak baserrialdean mantentzeko esperientzia berritzaileei buruzko ikusmolde trukadak Bertan proiektuaren bidez edo bioaniztasuna kontserbatzea mugaren bi aldeetan koordinatutako ekintzen bidez.

Lurraldearen ekintza politika nazionalen eta europarren esparruan sartzen da erabat. Partaidetzen eta finantzamenduen zuzendaritzaren bidez, Euskal Hirigune Elkargoak lankidetzak biderkatzen ditu eskala guztietan, eta, hala, lurraldeko eragile guztiei (udalerriei, elkarteei...) finantzabide berriak aurkitzeko bidea ematen die, beren proiektuak gauzatzeko. Hori da, adibidez, 2014-2020ko Leader programa europarraren kasua, mendiko herrietan ehun proiektu baino gehiago abiatzea ahalbidetu duena.

Bazenekien?

Euskal Hirigune Elkargoak mugaz gaindiko udako lehen unibertsitateak antolatu zituen 2022an. Guztientzako urririkako formakuntza-zikloak antolatu zituen, mugaz gaindiko lankidetzaren errealitate anitzak hobeki ulertzeko.

10.700

Hau da Pirinio Atlantikoetan, eta batez ere hiri eta herri mugakideetan, bizi diren espainiar herritarren kopurua. Hendaian, 3 biztanletik ia 1ek espainiar herritartasuna du.